XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

1.- Jaurlaritzak talde politikoei eskuratuko dizkie legegintza-egutegiko legeen aurregitasmoak, Jaurlaritzaren Kontseiluan aurkeztu baino 10 egun lehenago. Halaber, behar den informazioa emango die Legebiltzarreko Osoko Bilkuran edo Batzordeetan aurkeztuko diren plan eta programei buruz.

2.- Jaurlaritzak finkatuko du zein irizpide erabiliko diren lege-aurregitasmoen eta komunikazioen zuzenketak aurkeztu, adostu zein kentzeko, eta baita aurregitasmo horien boto partikularrak eta ebazteko proposamenak emateko. Orobat, zehaztuko du zein irizpide izango den gainerako legebiltzar-taldeek aurkezten dituztenak onartzeko. Jaurlaritzak eta Batzorde Bateragileak, horretarako, behar diren informazio eta harreman-bideak finkatuko dituzte.

3.- Zuzenketak eta proposamenak legebiltzar-taldeek onartuta aurkeztuko dira, eta ezinbestekoa izango da beren arteko aurretiazko akordioa. Nolanahi ere, zuzenketa eta proposamenekin zerikusia duten interbentzioek eta ondoriozko bozketek aintzat hartuko dituzte Batzorde Bateragileak horretarako finkatuko dituen jarraibide eta irizpideak.

4.- Aurreko bi puntuetan xedatutakoa izan ezik, inola ere ezin izango dira egin ondoko hauek: zuzenketarik edo ebazteko proposamenik aurkeztu, beste taldeenak onartu, interbentzioetarako ezarritako irizpidetik aldendu eta bozketetan abstenitu.

5.- Jaurlaritzak, ohikotasunez, elkarrizketa erabiliko du legebiltzarreko talde guztiekin, eta horrela Koalizio Akordioarekin bat egiten duten planteamenduak eta proposamenak sartu ahal izango ditu bere ekinbidean.

b) Talde politikoen ekimenak.

1.- Taldeek elkar hartuta eta Jaurlaritzari kontsultatu ostean, batera aurkeztuko dituzte beren ekimenak. Ekimenon oinarriek eta aldezpenak bete egin beharko dituzte Batzorde Bateragileak horretarako aurretiaz finkatutako irizpideak.

2.- Bultzatzen dituzten lege-proposamenek ezingo dute izan Jaurlaritzaren legegintza-egutegiko aurregitasmoen helburu bera.